Euskadiko 200 gaztek baino gehiagok udako boluntario lanak hasiko dituzte uztailaren 4an Auzolandegietan

Argitalpen-data: 

Auzolandegiak programaren beste berritasun bat da Akitania Berria – Euskadi –Nafarroa Euroeskualdearen esparruko lehen auzolandegia egitea. Hiru eskualdeetako 25 gaztek parte hartuko dute Lekarozen (Nafarroa) abuztuaren hasieran egingo den auzolandegian.

Otsondo mendatean, Baztan Haranean, kokatuko da Pirinioetako Mugako auzolandegiaren egoitza (Nafarroa - Akitania Berria - Euskadi Euroeskualdea). Auzolandegia memoria historikoaren ingurukoa izango da eta Nafarroako Pirinioetako bunkerrak leheneratzea izango du ardatz. 2022ko abuztuaren 1etik 15era bitartean egingo da eta 14 eta 17 urte arteko 25 gazte arituko dira, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.

Informazio gehiago