Danimarkako Dryk startupak irabazi du Culinary Action! On the Road finala

Argitalpen-data: 

Foodtech eta 360º-ko Elikadurari lotutako startupei zuzendutako “roadshow” formatuko nazioarteko lehenengo lehiaketak aukeratu du startup irabazlea nazioarteko startupak elkartu dituen ekitaldi batean.

Culinary Action! Basque Culinary Center eta Haziren ekintzailetza gastronomikoko programa da eta The Food Global Ecosystem-en esparruan dago, Eusko Jaurlaritzak sustatutako proiektu publiko-pribatuan. Proiektu honetan 60 enpresa baino gehiago daude eta nekazaritzako elikagaien alor teknologikoko proiektu berritzaileak, talentu ekintzailea eta startupak erakarri nahi ditu Euskadik.

Madrilen, Biarritzen, Kopenhagen eta Tel Aviven lehiatu ondoren (online), tokiko kideekin lankidetzan, amaitu da "CA! On the Road” foodtech startupei zuzendutako “roadshow” formatuko lehenengo nazioarteko lehiaketa ibiltaria Donostian egindako ekitaldi batekin. Nazioarteko lehiaketa ibiltaria da, 2021eko irailean hasi zen eta toki bakoitzeko startup hoberenak aukeratzea zen helburua.

Informazio gehiago