Bermeok Tonpoiko naturagunea berreskuratuko du erabilera publikorako eta klima-aldaketara egokitutako irizpideekin

Argitalpen-data: 

Ekintza hau LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan egin da, datozen urteetarako Euskadiko klima-ekintzako proiekturik handiena

Life IP Urban Klima 2050i buruz

Euskadiko klima-ekintzako proiekturik handienak euskal lurraldea eraldatuko du 2019-2025 aldian, klima-aldaketa arintzeko eta hari egokitzeko 40 ekintza koordinatuz. Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Ihobe sozietate publikoa da proiektuaren burua. Hogei bat erakunderekin batera lan egiten du, eta haien artean daude Eusko Jaurlaritzako beste bi arlo (Osasun Saila eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza), hiru foru-aldundiak, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Bakio, Bermeo, Gernika-Lumo eta Zarauzko udalak, Eusko Jaurlaritzaren bi sozietate publiko (EEE eta URA), bai eta teknologia- eta ikerketa-zentroak ere (AZTI, BC3, Neiker, Tecnalia eta Tecnun) eta Naturklima fundazioa.

19,8 milioi euroko aurrekontuaz hornitua, KLIMA 2050 Euskadiko Klima Aldaketaren Estrategiaren hedapen eraginkorra erraztuko du.

Informazio gehiago