Zallako alkatea eta URAko zuzendaria Aranguren auzoa Cadaguako ur-goraldietatik defendatuko duen eraikuntza-proiektuaren jarraipena egiteko bildu dira

Argitalpen-data: 

Zallako alkatea eta URAko zuzendaria Aranguren auzoa Cadaguako ur-goraldietatik defendatuko duen eraikuntza-proiektuaren jarraipena egiteko batzarra

Juanra Urkijo Zallako alkateak eta Antonio Aiz URAko zuzendariak bilera egin dute, gaur, Aranguren auzoa Cadagua ibaiaren ur-goraldietatik defendatuko duen eraikuntza-proiektuaren definizioaren jarraipena egiteko.

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, otsailean lizitatu zuen Zallako Aranguren auzoaren parean Cadagua ibaiaren uholdeei aurre egiteko proiektua idazteko kontratua: 129.040 €tan, gehi BEZa, eta esleitu eta gero, 8 hilabeteko iraupenarekin.

Kontratu hori esleitu berri denez, bileraren helburu nagusia izan da proiektuko lanen idazketaren jarraipena egitea eta Udalak horri buruz Ingeniaritzari bidali behar dion informazioa aztertzea.

Oharra Zallako alkatea eta URAko zuzendaria Aranguren auzoa Cadaguako ur-goraldietatik defendatuko duen eraikuntza-proiektuaren jarraipena egiteko bildu dira  (DOCX, 113 KB) (leiho berri batean irekitzen da)