Conexiones Improbables Euskal Plataforma: Europako Bauhaus Berriari atxikitako lehenengo europar erakunde estrategikoetako bat

Argitalpen-data: 

Europako Bauhaus Berria (info gehiago) europar ekimen estrategiko bat da, ondarea, kultura eta jasangarritasuna elkartzen dituena helburu honekin: diseinua, jasangarritasuna eta irisgarritasuna uztartzea, Europako Itun Berdea betetzen laguntzeko. Europako Batzordeak abiatuta, ekimenak erantzun eta irtenbideak eman nahi ditu, ko-sorkuntzan aritu, lankidetza-ereduak bultzatu, eta eraikuntza jasangarrian edo estetika zein diseinuan aritu. Beraz, haren balio nagusiak jasangarritasuna, estetika eta inklusibotasuna dira.

Hori lortzeko, ekimenak EB osoko erakundeen sostengua izan nahi du, hots, “Europako Bauhaus Berriaren bazkide” gisa jardun dezaketen erakundeen sostengua. Horiek funtsezko eragile edo mintzakide gisa arituko dira ekimenaren garapenak dirauen bitartean. “Europako Bauhaus Berriaren Bazkideak” nabarmentzen dira irismen handia izateagatik eta haien ibilbide eta espezializazioa aitortuta egoteagatik.

Conexiones improbables –aukeratutako erakundea- euskal Plataforma bat da, ikuspegi europarra duena eta Berrikuntza Irekiko proiektuak sustatu eta garatzen dituena. Hori lortzen da metodologia hibrido bat inplementatzearen bidez, hau da, enpresa edo erakundeen beharrak eta desafioak artista edo sortzaileen sormen eta esperientziarekin uztartuz, emaitza alternatiboak lortzeko. Berrikuntza arduratsua sustatzen du inpaktu, jasangarritasun, konpromiso, errotze eta erradikaltasun aldetik (Slow Innovation). Conexiones Improbables 12 europar erakunde aukeratuen lehenengo taldean sartu da.

 

Europako Bauhausen bazkidea izateko aukeratutako erakundeek ekimena sostengatzeko konpromisoa hartu dute, ondorengo alderdietako batean edo batzuetan:

  • Diziplina guztietako profesionalak biltzea ideiak sortzeko,
  • proiektu, praktika edo kontzeptu inspiratzaileak identifikatzea,
  • herritarrekin konprometitzea, beharrak eta itxaropenak eztabaidatzeko eta biltzeko.

 

Europako Bauhausen bazkidea izateko interesa? Kontsulta itzazu baldintzak eta eskaera-prozesua hemen.