URAk Zadorrako ibilgu zaharreko meandro baten 300 metroko leheneratzea amaitu du, Astegieta inguruan

Argitalpen-data: 

Zadorrako ibilgu zaharreko meandro baten leheneratzea Astegieta inguruan
  • Ibaia marrazten zuen meandroa da 80ko hamarkadaren erdialdean ezeztatu zena desbideratze bat eraikiz eta ibilgu zaharra lurrez betez. 
  • Leheneratzeak aukera emango du tartearen ibai-dinamika naturala lehengoratzeko, Zadorra ibaia/Río Zadorra KBEko (ES2110010) fauna eta flora habitat gisa duen potentziala handitzeko eta Zadorra hiriaren iparraldean ur askoko gertakarietan modu naturalean hedatzeko gune seguru bat sortzeko. 
  • Inbertsioa 107.000 €+ BEZ da

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Zadorrako ibilgu zaharraren zati baten zaharberritzea amaitu du, Astegieta inguruan: ibaia marrazten zuen meandro bat 80ko hamarkadaren erdialdean ezeztatu zena desbideratze bat eraikiz eta ibilgu zaharra indusketatik eratorritako lur naturalekin betelanez, gaur egun araudiak babesten ez dituen hirigintza-premiengatik. 

Zehazki, ezeztatutako meandroaren ibilgutik 300 m lehengoratu dira (indusketaren eta ibilguaren profilen bidez) baliogabetu zenean urbanizatu ez zen zatian (gaur egun erabiltzen ez den supermerkatu baten instalazioetatik behera), baita Zadorra ibaiaren ibilguarekin berriz lotu ere. Meandro zaharraren gainerakoa (ibilguaren 500 metro ingurukoa) aipatutako instalazio zaharren azpian dago. 

Horrek esan nahi du meandro zaharraren ibilgua berreraiki behar izan dela 300 metro inguruko kanal bat induskatuta: ibilgu bat lursail naturalean, oinarrian 2,00 eta 4,00 m bitarteko zabalera aldakorra duena, 2,5 eta 5,0 m arteko sakonera aldakorreko erriberekin. Jarduketa faseka egin da, baina, oro har, 6.500 m³ lur induskatuko dira, hau da, 650 kamioi. 

Lehengoratzeari esker zatiari dagokion ibai-dinamika naturala zati batean berreskuratu ahal izango da, Zadorra ibaia/Río Zadorra KBEan —ES2110010 fauna eta flora habitat gisa duen potentziala handitu, eta Zadorra hiriaren iparraldean ur askoko gertakarietan modu naturalean hedatzeko gune seguru bat sortu. Oro har, Oro har, 107.000 €+ BEZ inbertsioa eskatuko du.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du 

Oharra: URAk Zadorrako ibilgu zaharreko meandro baten 300 metroko leheneratzea amaitu du, Astegieta inguruan (DOCX, 121 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Zadorrako ibilgu zaharreko meandro baten leheneratzea, Astegieta inguruan - Restauración de 300 m de un meandro del antiguo cauce del Zadorra a su paso por Asteguieta