URAk tamaina handiko 12 eukalipto kendu ditu Kurtzio errekatik

Argitalpen-data: 

Plataforma jasotzailea zuhaitzak ipurditik mozteko
  • Horrela, ibai-tarte horretan ibaiertzeko landaredia lehengoratu eta ingurumen-hobekuntza sustatu nahi da, besteak beste, eukaliptotzarrek ibaiertza desegonkortzeko aukera murriztek
  • Halaber, Artike ibai-ibilgura eroritako zuhaitzak kendu dira, luzetarako jarraitutasuna sustatu da, nahiz ibaiertz-tarteak egonkortu dira

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, tamaina handiko 12 eukalipto (Eucalyptus globulus) kendu ditu Bermeoko Kurtzio errekaren ibaiertzetatik. Jarduera hori ibilguak zaharberritzeko lanen barruan sartzen da, beren beregi, tokiko ibaiertz-landaredia berreskuratzekoak. Lan horiek Bermeoko Udalak eta Uraren Euskal Agentziak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan egin dira.

Horiek ipurditik moztu egin dira, adaburutik beheranzko inausketa kontrolatuaren bidez, plataforma jasotzaile batetik. Kurtzio ibaiaren ertzetan sortu ziren aleak dira, ez gertuko baso-ustiategi batekoak. Datozen urteetan, eukaliptoen motzondoak tratatuko dira, ez daitezen berriz ernetu, eta errekaren ezkerraldean ibaiertzeko espezieekin birlandatuko da.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantziazioa jaso du.

Oharra: URAk tamaina handiko 12 eukalipto kendu ditu Kurtzio errekatik (DOCX, 117 KB)