URAk lizitatu egin ditu Arratiako ibaiadar bat BI-3530 errepidearen azpitik igarotzeko pasabidea ordezkatzeko obrak

Argitalpen-data: 

Lehengoratuko den errekasto ubideratuaren tarte bat

Eusko Jaurlaritzaten erakunde publiko Uraren Euskal Agentziak lizitatu berri ditu Artean Arratiako ibaiadar bat BI-3530 errepidearen azpitik igarotzeko pasabidea ordezkatzeko obrak, eta sekzio hidrauliko handiagoa emateko, 79.000 €-ko lizitazio-aurrekontuarekin gehi BEZa.

Obra horiek Arratia ibaiaren ibaiadar hori naturalizatzeko proiektu baten barruan sartzen dira. Proiektu horrek xede du ibilgu et ibaiertzak lehengoratzea, ibai-tarte horretan tokiko galeria-basoa berreskuratzea, eta ibilgu tarte horri ur-hustutze ahalmen handiagoa ematea.

Oharra hemen: URAk lizitatu egin ditu Arratiako ibaiadar bat BI-3530 errepidearen azpitik igarotzeko pasabidea ordezkatzeko obrak