URAk lizitatu berri ditu Bizkaiko Eako Bidebarrietako paper-fabrika ohiko zenbait eraikin eraisteko obrak

Argitalpen-data: 

Eako Bidebarrieta paper-fabrika ohian eraiki beharreko eraikina
  • Hondatutako eraikin-industrial ohiek estalitako 990 m2-ko eremuan, Argienerreka edo Ea ibaiaren ondoan
  • Ibai-ingurunearen zaharberritzea da, Eako Udalaren eskutik; izan ere, Udalak beste eraikin batzuk eraitsi eta kenduko ditu eremuan

 URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Eako Bidebarrietako paper-fabrika ohiko zenbait eraikin eraisteko obrak lizitatu berri ditu. Zehazki, orain lizitatutako obrei esker, eraikin eta azpiegitura zaharrak eraitsi eta kendu ahal izango dira: elkarren mugakide diren bloke isolatuen segida bat da, elkarrengandik oso gertu daude, eta, orohar, 990 m2-ko oinplanoko azalera hartzen dute.

Argienerreka, Erreketa edo Ea ibaia lehengoratzeko sustatutako jarduketa baten lanen lehen fasea da: paper-fabrika zaharraren ingurune degradatuan —gaur egun industria-aurria —, Bidebarria kaleko 26A zenbakian; zehazki, Bidebarrieta kalearen eta aipatutako ibaiaren arteko eremuan. Jarduketa honek 310.000 euroko lizitazio-aurrekontua du, eta hiru hilabete eta erdiko egikaritze-epe aurreikusi da.

Oharra Eako Bidebarrieta paper-fabrika ohian eraiki beharreko eraikina (DOCX, 115 KB) (leiho berri batean irekitzen da)