URAk jendaurrean jarri berri du Laudioko San Juan errekaren uholdeei aurre egiteko proiektua

Argitalpen-data: 

San Juan errekastoa estalpera sartzen, Nerbioi ibaiarekin bat egin aurretik.
  • Helburua da jarduketa global bat zehaztea San Juan errekak Zumalakarregi eta Goikoplaza artean duen hustubide-ahalmena handitzeko; hartara, ur-goraldien aurrean segurtasuna areagotzeko
  • "Nerbioi ibaiaren uholdeei aurre egiteko proiektua, Laudioko (Araba) hirigunetik igarotzen denean" proiektuan aurreikusitako jarduerekin koordinatutako jarduketa da

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, jendaurrean jarri berri du Laudioko San Juan errekaren, Zumalakarregi eta Goikoplaza arteko tartean, uholdeei aurre egiteko lanen proiektua. Azaldutako proiektuaren helburua da jarduketa global bat zehaztea San Juan errekak Zumalakarregi eta Goikoplaza artean eta Nerbioi ibaiarekin duen elkargunean ura husteko ahalmena handitzeko eta ur-goraldien aurrean segurtasuna areagotzeko.

San Juan erreka, Nerbioi ibaiaren ezkerreko ibaiadarra, landa-eremuko eta hiri-eremuko erreka da, eta, azken zatian, sekzio oso antropizatua du, bere gutxiegitasun hidraulikoa dela eta. Errekako uholdeei dagozkien ur-xaflen kotak Nerbioi ibaiaren ibilguan daudenek eragiten dituzte.

Oharra URAk jendaurrean jarri berri du Laudioko San Juan errekaren uholdeei aurre egiteko proiektua (DOCX, 113 KB) (leiho berri batean irekitzen da)