URAk hitzarmen bat proposatu du Mañaria ibaiaren edukiera hobetzeko eta Durangoko hirigunean uholdeak saihesteko

Argitalpen-data: 

Jarduketaren eremuaren planoa
  • Udalak Urribarri kaleko 23. zenbakiko etxebizitza eta lokalak eraistea proposatzen da; eta ondoren, URAk Montevideo zubiaren ordez sekzio handiagoko beste bat eraikitzea 

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Durangoko Udalari hitzarmen-proposamen bat bidali dio, Durangoko Udalarekin eta Urribarri kaleko 23. zenbakiko eraikinaren jabeekin (antolamendutik kanpo dago) izandako bileraren ondoren. Hitzarmenaren helburua da eraikin hori eraisteko jarduketak koordinatzea eta, ondoren, Montevideoko zubia sekzio handiagoko beste batez ordezkatzea. 

Bi jarduketa horiek beharrezkoak dira Mañaria ibaiak Durango zeharkatzen duen zatian duen edukiera handitzeko eta, beraz, hirigunean uholdeak gertatzeko probabilitatea nabarmen murrizteko. Mañaria ibaiko ibilgu-tarte estu bat da: hiri-okupazio nabarmenak  mugatuta dagoena. 

Alegia, zubia ordezkatu nahi da, Mañaria ibaia ur-askoko gertakarietan kargan sartzeko (uraren fluxua oztopatzea) probabilitatea nabarmen murrizteko. Izan ere, gaur egungo zubiak ez du hustutze ahalmen  nahikoa, eta, bertan, emari mardulek zubiarekin erraz samar talka egin lezakete;  ondorioz, zubitik ibaian gora, hiri-bilbean bertan, ur-lamina hazarazi lezake. 

Oharra URAk hitzarmen bat proposatu du Mañaria ibaiaren edukiera hobetzeko eta Durangoko hirigunean uholdeak saihesteko (DOCX, 120 KB) (leiho berri batean irekitzen da)