URAk higatutako erribera-tarte bat leheneratu du Ega ibaiaren eskuineko ertzean, Angostinatik igarotzean

Argitalpen-data: 

Angostina lanen ondoren
  • Ur-emarien berezko higadurak ibaiertzeko landaredi autoktonorik gabeko tarte batean, ibaiertza ezegonkortzen zuen

  • Inbertsioa: 13.869,92 €-koa + BEZ

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Arabako Bernedo udalerriko Angostinan Ega ibaiaren eskuineko ertzean higatutako erribera-zati bat leheneratu du (UTM ETRS89 X = 543193 Y = 4720299). Horretarako 13.869,92 € (gehi BEZa) inbertitu berri ditu. 

EGA ibaiaren eskuinaldeko ibaiertz horrrek higadura handia jasan zuen:  ibaiertzeko landaredi autoktonorik gabeko tarte bat baitzen, eta ur-emarien berezko jarioak higadura nabarmena eragiten baitzuen. Beraz, ibaiertza ezegonkortu egin zen, eta lur-jausi nabarmena eragin zuen;  baita lur emankor asko arrastatu ere. 

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du.

Oharra: URAk higatutako erribera-tarte bat leheneratu du Ega ibaiaren eskuineko ertzean, Angostinatik igarotzean (DOCX, 117 KB) (leiho berri batean irekitzen da)