URAk higatutako erribera bat zaharberritu du Muera ibaian, Añanan

Argitalpen-data: 

Muera ibaiko jardueraren ondoren toki-landarediarekin egindako birlandaketa
  • Bioingeniaritzako teknikak erabili dira eta espezie autoktonoak landatu dira, bai erriberan, bai ondoko finka pribatuko bide-zortasuneko eremuan 
  • Tartearen ingurumen-hobekuntza lortzen da, bai eta uren jario naturalak higatutako ibaiertza finkatzea ere 

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, higatutako erribera bat zaharberritu du Muera ibaiaren ezkerraldean, Añanan, bioingeniaritzako teknikak erabiliz eta tokiko espezieak landatuz, bai erriberan bertan, bai bide-zortasuneko eremuan.

Jarduketa egin den eremuaren ondoko finkaren jabearen eskaera jaso eta gero egin dira lanak. Jabeak itxitura atzeratu du, zortasun-eremutik 80 bat metrora espezie autoktonoak landatzea errazteko, eta, horrela, ibaiertza sendotzeko. Izan ere, Muera ibaiaren ezkerraldeko ibaiertzaren tartean lur-jausi bat izan zen, ur-jarioaren higadura naturalaren ondorioz, eta, ondorioz, zulo handi bat sortu zen. Gainera, ibai-tarte horrek ez zuen ibaiertzeko landaredi autoktonorik ezkerraldean.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du. 

Oharra: URAk higatutako erribera bat zaharberritu du Muera ibaian, Añanan (DOCX, 116 KB) (leiho berri batean irekitzen da)