URAk bi presa txiki eraitsi ditu Nerbioi ibaian, Urduñatik igarotzean

Argitalpen-data: 

Bi presa txiki eraisteko lanak Nerbioi ibaian, Urduñan
  • Erabiltzen ez ziren bi presa ziren: arrain-fauna igarotzea eragozten zutenak, eta ibilgua eta ibaiertzak artifizializatzen zituztenak.
  • Baterako inbertsioa 35.000 €koa (+ BEZa) izan da

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, bi presa txiki bota ditu Nerbioi ibaian, Urduña parean. Bi presak ez ziren jada erabiltzen, ez zuten emakidarik indarrean, arrain-faunak Nerbioi ibaian aske ibiltzea eragozten zuten, ibai-tarteko berezko dinamika aldatzen zuten, eta ez zuten bide-zatiaren egoera ekologikoa hobetzen laguntzen. 

Jarduketa honetan, ubidera heltzeko atagia edo sarbide txikiak sortu dira: hondeamakina txiki bat hurbil zedin, presa zaharren erdiko zatia txikitu ahal izateko, eta hormigoi-hondarrak kentzeko ibilguaren ohantze naturalarekin bat egiten duen puntura arte. 

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

Oharra: URAk bi presa txiki eraitsi ditu Nerbioi ibaian, Urduñatik igarotzean (DOCX, 119 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Presa txiki biren eraisketa Orduñan - Demolición de dos pequeñas presas en Orduña