URAk Barrundia ibaiaren ezkerreko ertzean higatutako erribera-tarte bat leheneratu du Aspuru parean, Donemiliagan

Argitalpen-data: 

Actuación de restauración de cauces  margen izquierda del río Barrundia
  • Ur-emarien berezko higadurak ibaiertza ezegonkortzen baitzuen landaredi autoktonorik gabeko tarte batean

  • Inbertsioa: 17.484,76 €+ BEZ

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Barrundia ibaiaren ezkerreko ertzean, Aspuru parean, higatutako erribera-tarte bat leheneratu du, Arabako Donemiliagako udalerrian (UTM ETRS89 X = 544656, Y = 4750804 koordenatuak). Horretarako 17.484,76 € (gehi BEZa) inbertitu berri ditu.

Erribera-tarte horrek higadura handia jasan zuen: ur-emarien berezko jarioak  erraz higatzen baitzuen ibaiertzeko landaredi autoktonorik gabeko tarte hori. Beraz, ibaiertza ezegonkortu egin zen, eta lur-jausi nabarmena eragin zuen, baita lur emankor asko arrastatu ere.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du.

Oharra: URAk Barrundia ibaiaren ezkerreko ertzean higatutako erribera-tarte bat leheneratu du Aspuru parean, Donemiliagan (DOCX, 120 KB)