URA-k eta Añarbek Usurbilgo Aginaga auzoko saneamendua gauzatzea adostu dute, 6 miloi euroak gaindituko dituen obra

Argitalpen-data: 

Añarbeko Uren presidente Jaime Dominguez eta URAko zuzendari nagusi Antonio Aiz: gaur, Aginaga, lanen eremura egindako bisitan.

URAk ekainaren 7an lizitatu du obra: 5,4 milioi eurotan, 21 hilabeteko egikaritze-epearekin

Hondakin-uren bi ponpatze-estazio berri eta guztira 4.264 metroko luzera duten kolektore sare bat eraikiko dira Oria ibaiaren beheko ibilgura egiten diren isurketa guztiak ezabatuko dira.

Ur Agentziak finantzatuko du % 60 eta Añarbeko Urak % 40, bi erakundeen artean sinatutako hitzarmenari esker.  Jarduketa hori egingo da, hain garrantzitsua den saneamendu-azpiegitura gauzatzeko xedearekin bi erakunde horien artean sinatu den lankidetza-hitzarmenari esker.

Jarduketa hori azken urteotan biziki eskatu du Usurbilgo Udalak.Añarbeko Urak-ek eta Ur Agentziak 6,26 milioi euro inbertituko dituzte azken honek ekainaren 7an lizitatu dituen Aginagako saneamenduko obrak egiteko. Lanak amaitu ondoren, hondakin-uren isurketa guztiak ezabatuko dira Oria ibaiaren beheko ibilgura.

Xehetasun gehiago:

URA-k eta Añarbek usurbilgo aginaga auzoko saneamendua gauzatzea adostu dute, 6 miloi euroak gaindituko dituen obra (PDF, 359 KB)