URA Hernaniko Portu errekan Trankazeko presa txikia zati batean eraisteko lanetan ari da

Argitalpen-data: 

Trankaz presa txikiaren eraisketaren ondoren
  • Tarte bat iragazkortzen ari da, arrainak errazago ibil daitezen, eta eskuinaldea lehengoratzen ari da: 30 metroko hormigoizko horma bat kendu, erribera  etzan, eta ibaiertzeko landaredia landatuz, ertza naturalizatzeko eta sendotzeko 
  • Inbertsioa: 30.000 €+ BEZ

Lanek hein handi batean berreskuratu nahi dute ibaiak tarte horretan zuen egoera: hartara,  7 metroko luzera eta 2 metroko altuera duen presa eraistea de xedea,  espezieen joan-etorri naturala lehengoratzen laguntzeko. Zehazki, presa txikiaren 5,6 metro eraitsiko dira, ezkerreko ertzari atxikitako 1,4 metroak mantenduz: ibaiertz hori ezegonkortzea saihesteko, bertatik saneamendu-kolektore bat igarotzen baita. 

Era berean, eskuinaldea leheneratuko da, eskuineko ertzeko hormigoizko horma 30 metrotan zehar kenduz eta erribera hori etzanez, ibairako hedapen-eremu bat sortuz. Gainera, bere garaian ura hartzeko erabili zen metalezko egitura bat kendu da; baita ura hartzeko tresneria gordetzen zuen etxola bat ere. 

Lanek espezie autoktonoak landatzen jarraituko dute, ibaiertzak egonkortu eta bertakotzeko, eta emarien etengabeko jarioak sortzen duen higadura naturalari aurre egiten laguntzeko. 

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du.

Oharra:  URA Hernaniko Portu errekan Trankazeko presa txikia zati batean eraisteko lanetan ari da (DOCX, 137 KB) (leiho berri batean irekitzen da)