Tapiak gardentasuna eta Europako aginduak errespetatzea eskatu du funtsak banatzeko mekanismoan, lau urte barru ez damutzeko

Argitalpen-data: 

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak hitzaldia eman du Tribuna Euskadi Ekonomia Berrian, eta gaurkotasuneko gaiak errepasatu ditu. Tapiak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Europako funtsak banatzeko mekanismoak ahalik eta argienak eta gardenenak izan daitezela, eta Europar Batasunak berak ezarritako eskakizunak kontuan hartuta egin daitezela".

Gainera, "Europar Batasuna zorpetu egin behar da baliabide horiei aurre egiteko, eta zorpetze hori hurrengo belaunaldiek ordainduko dute. Hortik datorkio izena ", azpimarratu du. "Baliabideak behar bezala aplikatzeko gai ez bagara, agian hiruzpalau urte barru damutuko gara".

Informazio gehiago