Paul Ortega EgunOn Bizkaian: Ezin gara lankidetzarik gabe bizi

Argitalpen-data: 

Paul Ortega, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziako zuzendaria Herri irratiko EgunOn Bizkaia programan egon da. Bertan, lankidetza deszentralizatuaren, garapenerako lankidetzaren egoeraren eta eLankidetzak gauzatzen ari dituen ekimenen inguruan hitz egin du.

Ortegaren hitzetan, lortu behar da “gobernuen ekintza guztiak giza garapen iraunkorrekin koherenteak izatea”, eta “garapenerako lankidetza, pertsonen zein gizarteen aldaketarako ezinbestekoa da”, nabarmendu du.

eLankidetzako zuzendariak adierazi duenez, 2030 Agenda “une honetarako sortua dirudi”, eta pandemiak erakutsi duela interdependienteak garela eta ezin garela lankidetzarik gabe bizi. Egoera honek elkarlan gehiagora eraman gaitzan nahi duela ondorioztatu du Ortegak.

Entzun ezazu elkarrizketa osoa Herri irratian