Osasun sailak, Osakidetzak eta eLankidetzak lankidetza-akordioa sinatu dute, osasun-arloan elkarlanean jarduteko

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak eta eLankidetza Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agetziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren mendekoa denak, osasun-arloan elkarlanean jarduteko protokolo orokorra sinatu dute. Akordioak elkartasun-kanpainetan eta eskolatze-motiboengatik babespean dauden pertsonei aldi baterako babesa emateko zenbait jarduketa-ildo jasotzen ditu, bai eta Euskadiko eta Hegoaldeko herrialdeetako pertsonal sanitarioaren prestakuntza eta Euskadiko pertsonal sanitarioaren parte-hartzea ere lankidetza-proiektuetan edo nazioarteko larrialdi humanitarioetan. 

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, osasuna nahitaezko baldintza da gainerako giza eskubideez gozatzeko, eta giza garapen jasangarria bermatzeko osasun globala sustatzeak nolako garrantzia duen aitortzen du. Ekarpen hori osasun-arloan elkarlanean jarduteko batera adostutako ildo estrategikoetan islatzen da; horiek, ondoren, Hegoaldeko herrialde txirotuetako biztanleen beharrei erantzungo dieten lankidetza teknikoko ekimenetan ezarriko dira. Gainera, 2030 Agendako Euskadiko lehentasunen programako proiektu enblematikoetako bat da.

Hiru erakundeen arteko lankidetza-akordioa aurretiko esperientzietan oinarritzen da, besteak beste: harrera jaso duten pertsonentzako aldi baterako babesa, pertsonal sanitarioarentzako prestakuntza eta pertsonal sanitarioaren parte-hartzea, bai START ekimenean bai iaz 14 euskal profesionalek Perura eginiko misio sanitarioan. Dokumentuak, aurretik esan den bezala, batera adostutako ildo estrategiko batzuk islatzen ditu; ildo horiek gerora zehaztuko dira lankidetza teknikoko eta prestakuntzako ekimenetan, Hegoaldeko herrialde txirotuetako biztanleen beharrei erantzungo dietenetan.