Osasun Larrialdiak Prestatzeko eta Erantzuteko Europako Agintaritza (HERA): Europako Batzordeak kontsulta publiko bat jarri du abian

Argitalpen-data: 

Martxoaren 31n, Batzordeak online kontsulta publiko bat jarri zuen abian Osasun Larrialdiak Prestatzeko eta Erantzuteko Agintaritzari buruz (HERA). HERA EBk COVID-19 pandemiaren aurrean duen erreakzioaren parte da, Osasunaren Europar Batasun sendo baten esparruan, eta bere helburua da Europak osasunaren eta osasun-larrialdien mugaz gaindiko mehatxuei erantzuteko duen gaitasuna eta prestakuntza hobetzea.

Martxoaren 31tik aurrera, eta sei astez, kontsulta publiko bat egongo da zabalik. Galdera hauek egingo dira:

Kontraneurriak garatu, fabrikatu eta zabaltzeko EBren esparrua.
Mehatxuen eta arriskuen aurretiazko ebaluazioak.
Merkatuaren dinamikari eta hornidura-kateari buruzko informazioa.
Krisi-garaian kontraneurriak garatzea eta finantzatzea.
Herak izango duen inpaktua, zeregina, irismena eta koordinazioa.

INFORMAZIO GEHIAGO