NextGenerationEU: Europako Batzordeak 69 500 milioi euroko balioa duen Espainiaren berreskuratze- eta erresilientzia-plana onartu du

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak ebaluazio positiboa egin dio Espainiaren errekuperazio- eta erresilientzia-planari. Urrats garrantzitsua da EBk 69 500 milioi euro ordaintzeko, errekuperazio eta erresilientzia mekanismoaren (MRR) konturako diru-laguntzetan. Finantzaketa horrek Espainiako berreskuratze- eta erresilientzia-planean deskribatutako inbertsio- eta erreforma-neurri erabakigarriak gauzatzeari eutsiko dio. Funtsezko zeregina izango du Espainia COVID-19 pandemiatik indartuta ateratzea errazteko orduan.

 

Berreskuratze eta erresilientzia Mekanismoak (NextGenerationEUren elementu nagusia) 672 500 milioi eurorainoko ekarpena egingo du (prezio korronteetan) EB osoko inbertsioak eta erreformak sostengatzeko.

 

Batzordeak Espainiako plana ebaluatu du, Berreskuratze eta erresilientzia Mekanismoaren Erregelamenduan ezarritako irizpideetan oinarrituta. Batzordearen azterketak kontuan hartu du, batez ere, Espainiako planean ezarritako inbertsioek eta erreformek Europako seihilekoaren esparruan adierazitako erronkei eraginkortasunez heltzen lagunduko duten; trantsizio ekologiko eta digitaletan modu eraginkorrean lagunduko duten neurriak hartzen dituzten; eta hazkunde-potentziala, enpleguaren sorrera eta Espainiaren erresilientzia ekonomiko, instituzional eta soziala indartzen lagunduko duten.

INFORMAZIO GEHIAGO