Nekazaritza-politika bateratu berriari buruzko akordio politikoa: bidezkoagoa, ekologikoagoa eta malguagoa

Argitalpen-data: 

Nekazaritza-politika bateratu berriari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak lortutako behin-behineko akordio politikoak NPB bidezkoagoa, ekologikoagoa, animaliekiko begirunetsuagoa eta malguagoa ezartzen du. 2023ko urtarriletik aurrera, ingurumen- eta klima-helburu handizaleagoak aplikatuko dira, Itun Berdearen helburuekin bat etorriz. NPB berriak NPBren laguntzak modu bidezkoagoan banatzea ere bermatuko du, batez ere familia-ustiategi txiki eta ertainen eta nekazari gazteen artean.

EB mailan ezarritako arau sinpleagoetan oinarrituta, estatu kide bakoitzak plan estrategiko bat prestatuko du politika datozen bost urteetan aplikatzeko. Horrek aukera emango die tokiko baldintzak kontuan hartzeko eta eraginkortasunean arreta jartzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO