Minbiziaren aurka Borrokatzeko Europako Plana: EBren ikuspegi berria prebentzioaren, tratamenduaren eta zainketen arloan

Argitalpen-data: 

 

Minbiziaren Aurkako Mundu Egunaren bezperan, Europako Batzordeak Minbiziaren Aurkako Europako Plana aurkeztu du. Plan hori Von der Leyen Batzordearen funtsezko lehentasuna da osasunaren arloan, eta Osasunaren Europar Batasun sendo baten funtsezko zutabea da. Teknologia berriak, ikerketa eta berrikuntza abiapuntutzat hartuta, Minbiziaren aurkako Planak Europar Batasunaren ikuspegi berri bat ezartzen du, minbizia prebenitzeko, tratatzeko eta zaintzeko. Planak gaixotasunaren ibilbide osoa jorratuko du, prebentziotik minbizitik bizirik atera diren pazienteen bizi-kalitateraino, eta EBk balio erantsi handiagoa eman diezaiekeen ekintzetan jarriko du arreta.

 

Minbiziaren aurka Borrokatzeko Europako Planak jarduera-eremu guztiak hartzen dituzten ekintzen laguntza izango du, hala nola enplegua, hezkuntza, gizarte-politika eta berdintasuna, merkaturatzea, nekazaritza, energia, ingurumena eta klima, garraioa, kohesio-politika eta fiskalitatea.

Informazio gehiago