Lankideak lankidetzan Peruko lankidetza-misio batean parte hartu zuten osasun arloko profesionalen eta eragileen testigantzak biltzen ditu

Argitalpen-data: 

2020ko uztailean Perura lankidetza-bidaia egin zuten 14 euskal sanitario: bidaiaren helburua herrialdean Covid-aren ondorioz gertatzen ari ziren heriotza-tasa eta erikortasun-tasa handiegiak murrizten laguntzea zen. Osasun misioa sustatu zuten eLankidetzak, Osasun Sailak eta Osakidetzak, Peruko Osasun Ministerioak eskatuta eta Mugarik Gabeko Medikuen laguntzarekin.

Bideo honek Euskadi-Peru lankidetza teknikoaren trukean parte hartu zuten osasun arloko profesionalen eta instituzioen testigantzak biltzen ditu. Ikus-entzunezkoak hainbat eragileren arteko aliantzak eta esperietzia trukaketa balioan jartzen ditu, lankidetza deszentralizatuaren ezaugarrietako bat.

eLankidetzako Youtube kanalean ikus daiteke bideoa zein horren laburpena eta baita ingelesezko azpitituluekin ere.