Landa-eremuetarako epe luzeko ikuspegia: EBko landa-eremuak indartsuagoak, konektatuagoak, erresilienteagoak eta oparoagoak dira.

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak epe luzerako ikuspegi bat aurkeztu du EBko landa-eremuetarako. Ikuspegi horretan, aurre egin beharreko erronkak eta arazoak adierazten dira, eta eskualde horiek dituzten aukera oparoenetako batzuk azpimarratzen dira. Aurreikuspenak eta herritarrei eta landa-eremuetako beste solaskide batzuei egindako kontsulta zabalak oinarri hartuta, aurkeztutako ikuspegiak Landa Itun bat eta Landa Ekintzako Plan bat proposatzen ditu, gure landa-eremuak indartsuagoak, erresilienteagoak eta oparoagoak izan daitezen eta konektatuta egon daitezen.

Mundializazioaren, urbanizazioaren eta zahartzearen ondoriozko erronka eta joera handiei arrakastaz aurre egiteko, eta trantsizio ekologiko eta digitalen abantailak aprobetxatzeko, tokian tokiko politika eta neurri egokituak behar dira, EBko lurraldeen aniztasuna, behar espezifikoak eta indargune erlatiboak kontuan hartuko dituztenak.

INFORMAZIO GEHIAGO