Koronabirus: zirkulazio askearen murrizketen ikuspegi koordinatua eguneratzea proposatu du Batzordeak

Argitalpen-data: 

Batzordeak Europar Batasuneko zirkulazio askeari eragiten dioten neurrien koordinazioari buruzko joan den urriko Kontseiluaren Gomendioa eguneratzea proposatu du. Bidaiei aplikatu beharreko neurriak EB mailan hobeto koordinatzen eta komunikatzen direla bermatzeko Batzordeak egiten ari diren ahaleginen parte da hori. Estatu kide askotan, koronabirusaren aldaera berriak eta infekzio-kopuru handia ikusita, funtsezkoa ez den bidaiarik ez egitea komeni da, eta, aldi berean, mugak ixtea edo bidaiatzeko debeku orokorrak saihestea eta merkatu bakarraren eta hornidura-kateen etengabeko funtzionamendua bermatzea. Beraz, ekintza zehatzagoa egin behar da EBren barruan zirkulazio askea murrizten duten neurrien ikuspegi koordinatua bermatzeko.

Batzordearen proposamenak koordinazio gehigarri bat ezartzen du estatu kideek lankidetzan aritzea erabaki duten bi eremutan:

Arrisku-eremuen kartografiarako adostutako kolore-kodea eguneratzea.

Arrisku handieneko eremuetatik datozen bidaiariei neurri zorrotzagoak aplikatzea.

Informazio gehiago