Batzordeak berehalako neurriak proposatu ditu Europa prestatzeko, koronabirusaren aldaeren mehatxu gero eta handiagoa dela eta. COVID-19ren aldaeren aurrean biodefentsa prestatzeko Europako Plan berriaren esparruan ("Hera Incubator"), EBko ikertzaileekin, enpresa bioteknologikoekin eta agintaritza publikoekin lan egingo da, eta mundu-mailan, aldaera berriak detektatzeko, txerto berriak eta egokituak garatzeko pizgarriak emateko, haien onarpen-prozesua bizkortzeko eta fabrikazio-gaitasuna handitzea bermatzeko.
Garrantzitsua da neurriak hartzea, orain ere aldaera berriak sortzen baitira eta erronka berriak planteatzen baitira txertoen ekoizpena areagotzearekin lotuta. Hera Incubator osasun-larrialdietarako EBren epe luzerako prestakuntzarako plan zuzentzailea ere izango da.