Eusko Jaurlaritzak gizarte-ekonomiarako Europako esparru juridikoa eskatu du Eskualdeetako Lantaldean

Argitalpen-data: 

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Marian Elorzak, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, Eskualdeen Europako Batzordearen osoko bilkuran parte hartzen du. Batzorde hori aurrez aurre eta telematikoki egiten ari da egun hauetan.

Oraingoan, EEBk 13 irizpen eta 2 ebazpen aurkeztu ditu, eta Euskadik horiei 18 zuzenketa aurkeztu dizkie.

"Gizarte-ekonomiarako ekintza-plana" irizpenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak eskatu du Batzordeak gizarte-ekonomiako lege-esparru europarra gara dezala eta gizarte-ekonomiako familia guztien ekintzailetza kolektiboa susta dezala.

Era berean, "Hemendik 2030era bitarteko Garapen Jasangarriko Helburuak betetzeari" buruzko irizpenak, besteak beste, azpimarratzen du garrantzitsua dela Europako erakundeen eta Garapen Jasangarriko Helburuen aldeko politika publikoak inplementatzen dituzten tokiko eta eskualdeko gobernuen arteko interakzioa erraztea, eta 2030 Agenda klabean lan egiten duten eskualdeen esperientzia aprobetxatzea, hala nola Euskadirena.

"Zainketen eta zaintzaileen sektorerako etorkizuneko planari" dagokionez, terminologian hainbat hobekuntza proposatzen dira, hala nola zaintza informalak edo ez-profesionalak "familia-zaintza" gisa aipatzea, edo "familia zaintzaileez" hitz egitea, adineko edo mendeko pertsonaren familia osoa hartzen baitu.

"2030erako Europaren anbizio klimatikoa areagotzea" proiektuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du ahaleginak egin behar direla klima-aldaketaren inpaktuetara egokitutako lurralde erresilientea ziurtatzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO