Europako Elkartasun Kidegoa 2021-2027. Gazteen boluntariotza jarduerak babesteko proposamenen lehen deialdia

Argitalpen-data: 

Batzordeak 2021-2027 Europako Elkartasun Kidego berriaren esparruko proposamenen lehen deialdia abiarazi du. Europako Elkartasun Kidegoak hainbat arlotako boluntariotza-jardueretan parte hartu nahi duten gazteei laguntzen die, premia-egoeran dauden pertsonei laguntzetik hasi eta ingurumen- eta osasun-arloko jarduerei laguntzera arte, EBn edo EBtik kanpo. Aurtengo lehentasuna osasuna izango da, eta boluntarioak mugiaraziko ditu osasun-erronkei aurre egiteko proiektuetan lan egin dezaten, COVID-19 pandemiaren inpaktua eta herrialdeen susperraldia bereziki.

Programa berriak 1.000 milioi eurotik gorako berariazko aurrekontua du 2021-2027 aldirako, eta 275.000 gazteri aukera ematen die erronka sozial eta humanitarioei aurre egiten laguntzeko, boluntario gisa parte hartuz edo beren proiektu solidarioak sortuz. Lehen urterako, 138 milioi euro baino gehiago daude. Datorren urtetik aurrera, programak aukera emango die gazteei mundu osoko laguntza humanitarioko boluntariotza-jardueretan parte hartzeko, hirugarren herrialde seguruetako erronka humanitarioei aurre egiten laguntzeko eta EBk herrialde horietan egiten dituen laguntza-jarduerak babesteko.

INFORMAZIO GEHIAGO