Europako Berreskuratze Plana: Krisiari Erantzun Federala online jardunaldia. Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU, EuroBasque, Europe Direct.

Argitalpen-data: 

Datorren ekainaren 22an, asteartea (9:00-14:00), EuroBasquek, Europe Direct Bizkaiak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta UPV/EHU-ko Sarrikoko Enpresa eta Ekonomia Fakultateak “Europako Berreskuratze Plana: Krisiari Erantzun Federala” jardunaldia ospatuko dute Euskalduna Jauregian.

Jardunaldian parte hartuko dute, besteak beste, Marian Elorza (Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia), Jaume Duch (Europako Parlamentoa), Anne Karjalainen (Eskualdeetako Komitea), Jordi Campàs (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiako eta Europako Funtsetako Sailburuordea), Andreas Eisl (Jacques Delors Institutua) eta Cristina Oyón (SPRIko Berrikuntza eta Iraunkortasuneko Zuzendaria).

Saioa adituen bi mahai-ingurutan egituratuko da, ondorengo ardatzen inguruan:

Next Generation EU berreskuratzeko plana: aukera bat Euskadirentzat eta kohesioarentzat.

Trantsizio ekologikoa eta eraldaketa digitala.


Jardunaldia jarraitzeko (streaming) izena emateko orria

Ekitaldiaren aurretik, posta elektroniko bat jasoko duzu, jardunaldia zuzenean jarraitzeko estekarekin. Esteka hau sarbide bakarrekoa da eta pertsona bakar batek erabili ahal izango du

Jardunaldiaren plangintza osoa

INFORMAZIO GEHIAGO