Eskola pandemia testuinguruetan, Heziketa Topaketako gai nagusia

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak V. Heziketa Topaketa egin dute gaur goizean. Topaketan irakasleak, erakundeak eta GGKEak bildu dira. Bertan, pandemiak ikasleengan izan duten eragin emozionalari buruz hausnartu dute, baita ikasgelen irekierari buruz ere. Gainera, munduko hainbat lekutan izandako hezkuntza-esperientzia arrakastatsuak ezagutu ahal izan dira.

Jardunaldia hasi dute Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde José Antonio Rodríguez Ranzek eta Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiborako zuzendaria Lucía Torrealdayk. Biek nabarmendu dute topaketa horien garrantzia, 2016tik hainbat ai jorratu baitituzte, hala nola hezkidetza, inklusioa, teknologia berriak eta parte-hartzea.

Berritzegune Nagusitik, José Motosok azaldu du covid-19 pandemian haur eta nerabe kalteberek izan dituzten arazo mentalak eta erakunde publikoek nola erantzuten ari dieten inklusio programen bidez non emozioak ere lantzen diren. María Luisa Jaussi, bere aldetik, egoerak eskolei komunitatera zabaltzeko eman dien aukeraz hitz egin du.

Ondoren, hezkuntza komunitateak ikasleen eta familien ongizatea lortzeko ekimenak aurkeztu dira: Valentziako L´Escolaica ikastetxeko Open Doors Actions, elkarren arteko laguntza sustatzeko eta haurren aurkako abusua prebenitzeko ingurune seguruan oinarritutako ekintza digitalak; Gasteizko Paula Montal ikastetxeko Bizikazi, bizikidetza positiboko espazio seguruak sortzen laguntzen duena; Farmamundi Euskadiko CreaSalud, osasun eskubidea lantzeko material pedagogikoa eta jokoak dituen maleta eta Intered sustatutako beste bi esperientzia. Lehenengoa, Chinautlan, Guatemala, osasun-krisian ongizaterako artearen erabilerari buruzkoa, eta , bigarrena, Bolivian, Chuquisacako Kapitain Guaranien Batzordeak sortutako materiala covid-19aren inguruko informazioa familiei helarazteko eta gazteak teknologia berrietan trebatzeko.

Heziketa Topaketa

Heziketa Topaketa hezkuntza arloko eragileen eta GGKEen arteko topaketa eta trukerako gune bat dira, metodologiei buruzko esperientziak partekatzeko eta horiei gaineratzeko ikaskuntzak sortzeko. Topaketa horiek eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren EREIN 2021-2025 Ekintza Planaren barnean daude bilduta, plan horrek (H)ABIAN 2030 gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren estrategian onartutako konpromisoei erantzuten baitie.