eLankidetzak dirulaguntza batekin lagunduko du ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea

Argitalpen-data: 

Gobernu Kontseiluak 150.000 euroko zuzeneko dirulaguntza onartu du, gaur. eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatuko ditu, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako saileko dena.

Laguntza 150.000 eurokoa izango da eta REAS Euskadi elkartera zuzenduko da, ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea. Helburua da Latinoamerikaren eta Euskadiren arteko lankidetza sustatzea, ekonomia solidarioko zirkuitu ekonomikoak indartzeko. Horretarako, indartuko da REAS eta Partekatu sareak osatzen duten eragileen gaitasunak eta ekonomia solidarioa inpaktu handiagoa izateko aukerak.