eLankidetzak Afrika ekialdeko emakumeei lagunduko die, eguzki-energian eta ekintzailetzan prestakuntza jaso dezaten

Argitalpen-data: 

Gobernu Kontseiluak 170.000 euroko dirulaguntza zuzena onartu du Friends of Barefoot Collegue elkartearentzat. eLankidetzak emakumeen ahalduntzea bultzatuko du, Afrika ekialdeko (Tanzania eta Zanzibar) eguzki-energiaren eta bizitzeko baliabideen inguruko prestakuntza eta gaitasunak garatzeko.

Zehazki, 36 emakumeen trebakuntza finantzatuko da formazio programa batean. Emakume horietatik 24k prestakuntza hori osatuko dute “bere komunitateetan eguzki-ingeniari” izateko, eta beste 12 ekintzailetan trebatuko dira, lehentasunez erlezaintzarekin eta joskintzarekin lotutako jarduerak garatzeko. Horietako batzuek erantzun diete haien herrialdetako gobernuek COVID-19aren testuinguruan maskarak ekoizteko egindako eskaerari.

Friends of Barefoot Collegue irabazi asmorik gabeko elkartea da, Genevan du egoitza eta Barefoot Collegue-ri laguntzen dio mundu osoan. Azken hori Bunker Royk sortu zuen 1972an, munduko komunitate zaurgarrietako emakumeen eta nesken ahalduntze ekonomikoa sustatzeko, hezkuntza eta lanbide prestakuntzaren bidez. Afrikan, formazio zentroak ezarri dira hainbat eskualdetan, besteak beste, Zanzibarren. Bertan, emakumeen ahalduntzea sustatzen da eta aitzindaria da eguzki-energiaren erabileran.

Aurkeztutako ekimenak, besteak beste, 2018-2021 IV. Gida Planean garatutako bi ekimen estrategikori erantzuten die. “ AUZO(LAN)KIDEAK HEZKUNTZAN”, Afrikako hezkuntzan lankidetza eta Euskadiko hezkuntza eragileen trukea eta harremana sustatzea helburu duena, eta AUZO(LAN)KIDEAK TEKNOLOGIAN, garapenari aplikatutako ekimen teknologikoak bultzatzen dituena.