EBren 2022rako aurrekontua: Europaren susperraldia bizkortzea eta etorkizun ekologiko, digital eta erresiliente baterantz aurrera egitea

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak 167 800 milioi euroko urteko aurrekontua proposatu du 2022rako, eta 143 500 milioi eurorekin osatuko da, Next Generation EUren kontura. Haren gaitasun konbinatuak inbertsio handiak mugiaraziko ditu susperraldi ekonomikoa bultzatzeko, jasangarritasuna hobetzeko eta enplegua sortzeko. Gastu ekologikoari eta digitalari lehentasuna emango dio, Europa etorkizunera egokitu dadin eta erresilienteagoa izan dadin.

NextGenerationEUk dinamizatutako 2022rako aurrekontu-proiektuak funtsak baliagarrienak izan daitezkeen lekuetara bideratzen ditu, EBko estatu kideen eta mundu osoko gure bazkideen berreskuratze-premia garrantzitsuenekin bat etorriz.

INFORMAZIO GEHIAGO