EBren 10 behar nagusiak etorkizuneko pandemien aurrean. Pandemiatik indartsuago irtetea: ikasitako lehen lezioak aprobetxatzea.

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak komunikazio bat aurkeztu du, COVID-19ko pandemiako hemezortzi hilabete hauetan ikasitako lehen lezioei buruzkoa, eta estatu-mailako eta EBko jarduerak hobetzeko baliatu ditu. Horrek osasun publikorako arriskuak hobeto aurreratzen eta kontingentzien plangintza hobetzen lagunduko du, erantzun bateratuak azkarragoak eta eraginkorragoak izan daitezen maila guztietan. Hamar ikasgai dira, perfekzionatzea ezinbestekoa duten eta etorkizunean hobekuntzak onartu behar izango dituzten alderdiei buruzkoak. Ez dira behin betikoak edo guztizkoak, orain europar guztien onurarako egin behar dugunaren lehen pausoak baizik:

 

Munduko osasun-zaintza eta pandemiei buruzko informazio-bilketa hobetzeko sistema europarra.

 

Komunikazio publikorako eta jarduera-erabakietarako aholkularitza zientifiko argiagoa eta koordinatuagoa.

 

Inbertsioak, kontrolak eta berrikuspen etengabeak. Prestakuntza-mailari buruzko urteroko txostena.

 

Larrialdietarako tresna erabilgarriagoak eta aktibatzeko errazagoak.

                                                                    

Pandemiagatik salbuespen-egoera bat aktibatzeko esparrua EB mailan, bai eta krisi-tresnak ere.

 

Osasunaren Europar Batasuna, koordinazioa eta erakundeen arteko lan-metodoak.

 

Elkarte publiko-pribatuak eta hornidura-kate sendoagoak. Osasun Larrialdiak Prestatzeko eta Erantzuteko Europako Agintaritza (HERA). Osasun-proiektua, sendagaien arloko abangoardiako berrikuntzarekin. EU FAB erreserba.

 

Ikerketa klinikoa: EBko plataforma eskala handian saiakuntza kliniko multizentrikoetarako.

 

Inbertsio jarraituak eta gorakorrak osasun-sistemetan. Estatu kideei laguntza ematea osasun-laguntzaren erresilientzia orokorrerako.

 

Munduko erantzunaren lidergoa: COVAX mekanismoa, munduko osasun-segurtasuna hobetzea eta Osasunaren Mundu Erakundea eta funtsezko bazkideekin prest egoteko elkarteak indartzea.

 

Informazio txarra eta desinformazioa: haren aurkako ikuspegi koordinatuagoa eta sofistikatuagoa.

INFORMAZIO GEHIAGO