Donostiako Anoeta errekaren saneamendu-obren I. fasea lizitatu du URAk

Argitalpen-data: 

Anoetako proiektuaren infografia
  • Anoetako saneamendua hobetzeko proiektuaren lehen fasean,  errekara isurtzen diren hondakin-urak bildu eta hondakin-uren araztegira bideratzeko lanei ekingo zaie 
  • Lizitazio-aurrekontua 4,4M €-koa da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Añarbeko Urak eta URAk ordainduko dute: herena erakundeko

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Donostiako Anoeta errekaren saneamendu-lanen I. fasearen lizitazioa hasi du, 4,4 M €-ko lizitazio-aurrekontuarekin, BEZa barne. Gaur egun eskatzen diren irizpideekin bat datorren saneamendu-sistemarik ez duen arroari erantzun nahi zaio, era guztietako uren isurketak biltzen baititu (hondakin-urak, hiri-euri-urak eta landa-euri-urak). 

Jarduera hau Anoetako saneamendua hobetzeko proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren bidez, errekara isurtzen diren hondakin-urak bildu eta Loiolako HUAra bideratu nahi dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Añarbeko Urak erakundeak eta URAk ordainduko dute jarduera, herena erakundeko. Añarbeko Urak enpresak idatzi du proiektua, eta URA izango da obrak gauzatuko dituena. 

Oharra: Donostiako Anoeta errekaren saneamendu-obren I. fasea lizitatu du URAk (DOCX, 190 KB) (leiho berri batean irekitzen da)