Berriztagarriak Bizkaiko Golkoan eta errota hidraulikoak Euskadin, Nafarroan eta Akitania Berrian

Argitalpen-data: 

Euroeskualde Berria-Akitania Euskadi Nafarroa Ezagutzaren Ekonomia arloko 2020ko bigarren deialdian hautatutako proiektuetako bi dira. Deialdiak 400.000 euroko aurrekontua du, eta proiektu zehatzen inguruan, Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako bazkideen arteko sinergiak eta osagarritasunak ("unibertsitatetik hasi eta enpresaraino") sortu nahi ditu.

 

Deialdira 24 hautagaitza aurkeztu dira, baina 7 bakarrik hautatu dira. Horietako bi energia berriztagarriekin lotuta daude, eta, bitxia bada ere, biak elementu likidoari lotuta daude, urari. Hori bai: batak itsasoari begiratzen dio (ekonomia urdina), eta besteak, berriz, lur barruko aprobetxamendu hidraulikoei. “Renovables / Berriztagarriak” proiektua hautatuetako bat da, eta "Euroeskualdeko eragile sozioekonomikoen arteko lankidetza estrategikoa sustatzea du helburu, Bizkaiko golkoaren inguruan ekonomia urdina sustatzeko". Proiektu horren buru Euskal Herriko Unibertsitateko E-Cleder ikerketa-taldea da, eta bertan dago Jesús María Blanco Ilzarbe doktorea, Erasmus Mundus master ospetsuaren arima.

 

Hidro-TTIPI da energia berriztagarriei lotutako bigarren proiektua, 2020rako Euroeskualdea-Akitania Euskadi Nafarroa Ezagutzaren Ekonomia arloaren bigarren deialdiaren esparruan aukeratua. Helburua izango da "lurraldean dauden errota hidraulikoen azterketa zehatza egitea, eta horiek berreskuratzeko edo eguneratzeko egokienak diren 6 kasuak identifikatzea". Proiektu horretan parte hartzen dute Goiener S. Coop (Euskadi) eta Nafarkoop Energia S.Coop (Nafarroa) kooperatibek eta I-Ener SAS (Akitania Berria) herritarren energia eta energia solidarioa ekoizteko ekimenak.

Informazio gehiago