Berritu da EAEko Kontsumoko Arbitraje Batzordearen hitzarmena.

Argitalpen-data: 

Kontsumoko ministroa den Alberto Garzónek eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua den Javier Hurtado Dominguezek hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez EAEko Kontsumoko Arbitraje Batzordea kontsumoari lotutako gatazkak auzibidetik kanpo konpontzeko lehentasunezko erakunde gisa gaitzen den. EAEko Kontsumoko Arbitraje Batzordeak badu auzien ebazpen alternatiborako entitate gisa gaitzen duen egiaztapena.

Hitzarmenak 4 urteko indarraldia du (beste 4 urtez luza daiteke) eta jarraipena ematen dio Estatuko gobernuaren eta autonomia-erkidegoko gobernuaren arteko lankidetzari, auzien ebazpen alternatiboa bultzatzeko. EAEk arbitraje instituzionala bultzatzeko eta EAEko arbitraje sistemaren ezagutza zabaltzeko betebeharra ere jasotzen du hitzarmenak. Bi administrazioek konpromisoa hartzen dute arbitraje-sistema hobetzeko informazioa trukatuko dutela, eta Ministerioak aholkularitza-eginkizuna hartzen du bere gain.

Sinatutako hitzarmena administratiboa da, ez du finantza-konpromisorik sortzen eta jarraipen-batzorde bat ezartzen du sistemaren funtzionamendu egokia bermatzeko.

Kontsumo arbitrajea biderik errazena da kontsumitzaile edo erabiltzaileen eta enpresa merkatari edo zerbitzu-emaileen artean sor litezkeen gatazkak ebazteko. Doakoa da kontsumitzaileentzat, eta bitartekari-lana du lanerako tresna nagusia.