Bermeo izango da Blu European Festival jaialdiaren 1. edizioko egoitzetako bat, EBko COSME programak finantzatutako arrantza-inguruneetako turismoari buruzko ekimena

Argitalpen-data: 

Bermeok otsailaren 25etik (osteguna) 28ra (igandea) Blu European Festival jaialdiaren lehen edizioa hartuko duten Europako sei udalerrietako bat da. Europar Batasunak Cosme programaren bidez sustatu eta finantzatutako ekimena da, eta Europako arrantza-turismoaren nazioz gaindiko eskaintzaren ikusgarritasuna areagotzea du helburu.


Proiektuak arrantza-komunitateen kultura-nortasuna zabaldu nahi du produktu tematiko berritzaile baten bidez. Produktu horrek Europako itsas paisaiekin, arrantza-kulturarekin eta arrain-sukaldaritzaren tokiko tradizioekin lotutako jarduera ugari biltzen ditu formatu komun batean.
Bermeorekin batera, Viana do Castelo (Portugal), Gallipoli (Italia), Herceg Novi (Montenegro), Durres (Albania) eta Pyrgos (Grezia) ere aukeratu dituzte.


Bizkaiko udalerrian, Bermeo Tuna World Capital (BTWC) elkarteak koordinatuko du ekitaldia. Atunaren kudeaketa iraunkorra baliabide natural gisa lantzen duen elkartea da, eta ekimen honen bidez Bermeoko jarduera sozioekonomikoa ikusarazi nahi du, eta Bermeoko arrantza- eta kontserba-produktuen kalitateari eta itsasoari eta arrantzari lotutako kulturari balioa eman nahi die.

Informazio gehiago