Berdintasunaren Batasuna: Europako Batzordeak desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko 2021-2030 Estrategia aurkeztu du

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko 2021-2030 estrategia anbiziotsu bat aurkeztu du, gizartean erabateko parte-hartzea izan dezaten bermatzeko, EBko gainerako pertsonen baldintza berberetan eta EBtik kanpo, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuarekin eta Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunarekin bat etorriz. Horiek berdintasuna eta diskriminaziorik eza ezartzen dituzte EBren politiken zutabe gisa. Guztiek bezala, desgaitasuna duten pertsonek bizitzako esparru guztietan parte hartzeko eskubidea dute. Nahiz eta azken hamarkadetan aurrera egin den osasuna, hezkuntza, enplegua, jolas-jarduerak eta bizitza politikoan parte hartzeko aukeretan, oraindik ere oztopo ugari daude. Europako ekintza areagotzeko unea iritsi da.

Informazio gehiago