Batzordeak pozik hartu du REACT-UE esparruan egoera ahulenean dauden pertsonentzako finantza-laguntza gehigarriari buruzko akordioa.

Argitalpen-data: 

Europako Parlamentuak legegilekideek adostutako akordio politikoa bozkatu du, Europako egoera ahulenean dauden pertsonei laguntza emateko Europako Batzordeak egindako proposamenaren inguruan. Laster, EBko estatu kideek Kohesiorako eta Europako Lurraldeak Berreskuratzeko Laguntza programatik (REACT-UE) datozen funtsak erabili ahal izango dituzte, zeinak baliabide gehigarriak ematen baititu koronabirus bidezko pandemiaren inpaktu sozial eta ekonomikoari aurre egiteko, Pertsona ahulenentzako Europako Laguntza Funtsak (FEAD) finantzatutako programetan erabiltzeko.

 

FEAD dagoeneko ari da elikagaiak, arropa eta oinarrizko beste laguntza material mota batzuk ematen premia handiena dutenei. Gainera, gizarteratzea sustatzeko jarduerak finantzatzen ditu. 2014az geroztik, gutxi gorabehera 13 milioi pertsonak baliatzen dute funtsa urtero. Elikagaien Bankuen Europako Federazioaren txosten baten arabera, elikagaien bankuen eskaria % 50 igo da koronabirusaren aurreko alditik.

Informazio gehiago