Batzordeak Europako Berrikuntza Kontseilua jarri du abian, ideia zientifikoak punta-puntako berrikuntza bihurtzen laguntzeko

Argitalpen-data: 

Europako Batzordeak, lineako ekitaldi batean, Berrikuntzaren Europako Kontseilua jarri du abian. 10.000 milioi eurotik gorako aurrekontua du (prezio arruntetan) 2021-2027 aldirako, eta puntako berrikuntzak garatzea eta zabaltzea du helburu. Kontseilu berria, Horizonte 2020ren esparruko programa pilotu arrakastatsu batean oinarritua, ez da soilik Horizon Europaren berritasun bat, baizik eta munduan bakarra ere bada: sortzen ari diren teknologiei buruzko ikerketa azeleragailu-programa batekin eta berariazko kapital-funts batekin (Berrikuntzaren Europako Kontseiluaren Funtsa) uztartzen ditu, sortzen ari diren enpresa berritzaileak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) handitzeko. Aurrekontuaren 3.000 milioi euro inguru Kontseiluaren Funtsera bideratuko dira.

INFORMAZIO GEHIAGO