Batzordeak eta industriak 22.000 milioi euro inbertitu dituzte Europako Elkarte berrietan, gizarte- eta ingurumen-erronka nagusiei irtenbideak eskaintzeko

Argitalpen-data: 

Batzordeak hamaika Europako Elkarte berri jarri ditu martxan, industriarekin batera, ikerketan eta berrikuntzan inbertsioa sustatzeko eta klimaren eta jasangarritasunaren erronka nagusiak gainditzeko, Europa klimatikoki neutroa den lehen ekonomia izan dadin eta Europako Itun Berdea bete dadin. Trantsizio ekologiko eta digital bikoitzaren helburuekin bat etorriz, elkarte horiek Europar Batasunaren hurrengo hamarkadarako asmo digitalak ere gauzatuko dituzte, hau da, Europako Hamarkada Digitala. 8.000 milioi euro baino gehiago jasoko dituzte Horizon Europetik, 2021-2027rako Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntza programa berritik. Konpromisoen guztizkoa, bazkide pribatuenak eta estatu kideenak barne, 22.000 milioi euro ingurukoa da.

Europako hamaika elkarteak honako hauek dira, beren helburuen arabera definituta:

Zientzia Irekiaren Europako hodeia.
Adimen artifiziala, datuak eta robotika.
Fotonika (argian oinarritutako teknologiak).
Altzairu garbia: altzairuaren ekoizpen hipokarbonikoa.
"Europan fabrikatua" (fabrikazioa)
Processes4Planet (transformazio industriak)
Pertsonak ardatz dituen ingurune eraiki jasangarria (Built4People).
Isurketarik gabeko errepideko garraioa (2Zero).
Mugikortasun konektatua, kooperatiboa eta automatizatua.
Bateriak
Isurketarik gabeko ur-garraioa.

INFORMAZIO GEHIAGO