Barakaldoko Udalak eta URAk elkarrekin ezabatuko dituzte espezie inbaditzaileak Castaños ibaiaren ertzetako 25 puntutan

Argitalpen-data: 

Barakaldoko Udalak eta URAk elkarrekin ezabatuko dituzte espezie inbaditzaileak Castaños ibaiaren ertzetako 25 puntutan
  • Lanak Gorostiza auzoan egingo dira, presatik ibaian behera, Galindorekin bat egiten duen arteko tartean
  • Gainera, 286.000 euro inbertituko dira Castaños ibaiaren ertzak lehengoratzeko, hormigoizko estaldurak kenduz.

URA- Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoa, eta Barakaldoko Udala elkarlanean ari dira Castaños eta Galindo ibaien erriberak kontserbatzeko eta hobetzeko. Zehazki, hainbat ekintza jarri dira abian, hala nola Barakaldoko Castaños ibaian espezie inbaditzaileak kontrolatzeko eta desagerrarazteko jarduerak, Gorostiza auzoan, presatik behera, presatik Galindo ibaira isurtzen den arte;  zein Castaños ibaiaren ibaiertzak lehengoratzea, Barakaldoko kiroldegitik igarotzean, dauden hormigoizko estaldurak kenduz. 

Antonio Aiz Uraren Euskal Agentziako zuzendaria, Amaia del Campo Barakaldoko alkatea eta Alba Delgado Garapen Iraunkorreko eta Natura Inguruneko zinegotzia Gorostiza auzoan izan dira gaur goizean. Lanak abuztuaren 21ean hasi ziren, lehen esku-hartze batekin, kanabera arruntaren (Arundo donax) aireko zatiak soiltzeko, eta 2019-2020 denboraldian espezie autoktonoen landaketa bat sendotzen laguntzeko. Iraileko hirugarren astean, Castañoseko beste hiru puntutan jardun izan dira kanabera arrunta, krokosmia  (Crocosmia x crocosmiiflora) eta magüey moreari (Tradescantia sp) aurre egiteko. 

Udalak eta URAk adostutako plangintzaren arabera, 16 asteko lanean zehar, Castaños ibaiaren ibilguan, ibaiertzetan eta ertzetan hedatzen eta sendotzen arrakasta izan duten espezieak kentzen saiatuko dira. Bi erakundeen artean hitzartutako plangintzak espezie aloktonoei aurre egitea aurreikusten du, hala nola: tximeleten zuhaixkak (Budlleja davidii), kanpaitxo moreak (Ipomoea indica), urre koloreko banbua  (Phyllostachys aurea), kanabera arrunta (Arundo donax), binorriak (Ligustrum sp), akazia faltsuak (Robinia pseudoacacia), krokosmia   (Crocosmia x crocosmiiflora) eta magüey morea  (Tradescantia sp) 

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du 

Nota: Barakaldoko Udalak eta URAk elkarrekin ezabatuko dituzte espezie inbaditzaileak Castaños ibaiaren ertzetako 25 puntutan (DOCX, 293 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Erakundeen arteko elkarlanean espezie inbaditzaileak kenduko dituzte Castaños ibaiaren ertzetan - Trabajo conjunto de instituciones para eliminar especies invasoras en 25 puntos de las riberas del río Castaños