- Kantauri isurialdeko gainerako lekuetan ez da kalte handirik izan: alegia, Gipuzkoan eta Bizkaiko ekialdean
- Mediterraneoan, izotz asko urtu da, eta errepideak edo zubietarako sarbideak moztu dira Omecillo, Baia, Zaia eta Zadorra ibaien arroen guneen inguruan eta Zadorrako erdi- eta behe-tarteetan
Azaroaren 27tik 29ra bitarteko ur–goraldiek beherantz egindakoan, Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzari atxikitako erakunde publikoak, ur-goraldiek ohiko ibilguetatik haratago eragindako gainezkatzeen erasanak ebaluatzen dihardu.
Gertakari horren lehen bi egunetan, prezipitazio handiak izan ziren, oro har, isurialde kantauriar osoan eta isurialde-banalerroan (neurri handi batean, banalerroan elurra egin zuen). Azken 24 orduetan prezipitazioak areagotu egin ziren, batez ere euri moduan, baina baita elur moduan ere Arabako Lautadan.
Nabarmentzekoa da Euskadiko babes zibileko sistemaren lanari eta sistema horretan parte hartzen duten eragileen ekarpenari esker ur-goraldien gertakari berri honek ez duela galera edo kalte pertsonalik eragin.
Bestalde, azaroaren 27tik 29ra bitartean, Cadaguan eta Nerbioi ibaiak Ibaizabalekin bat egiten duen tartean izan dira ur-goraldi esanguratsuenak, azalerari eta erasandako erabilerei dagokienez.