SPRI Taldeak Euskadiko automozio sektorean inbertitzeko aukerak aurkeztu dizkie enpresa britainiarrei

Argitalpen-data: 

Jardunaldi telematiko batek elkarrekin batu ditu Erresuma Batuko eta Euskadiko adituak

SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak, Euskadin ezartzeko interesa duten enpresa britainiarrei jakinarazi die zeintzuk diren Euskadik “Invest In The Basque Country” ekimenaren bidez eskaintzen dituen inbertsio-aukerak automozio sektorean. Aurkezpen-ekitaldia astearte honetan egin da, Erresuma Batuko Santander Bankuarekin batera antolatutako jardunaldi telematiko batean.

“Nazioarteko hazkundea: Euskadiko automozio sektoreari buruzko mintegia” jardunaldiak hainbat aditu bildu ditu, besteak beste, Paul Brooks, fabrikazio aurreratu, automozio eta itsas sektoreko arduraduna Erresuma Batuko Santander Bankuan; Jihane Al Maydki, Santander Bankuko espezialista Espainia, Portugal eta Marokon; Frances Woodman, Erresuma Batuko Motor Fabrikatzaile eta Merkatarien Elkarteko nazioarteko zuzendaria; Nick Greenwood, Britainia Handiko kontsula Espainia iparraldean; Marian Ibarrondo, SPRI Taldeko “Invest in the Basque Country”-ko arduraduna; eta Raquel Piñan, ACICAEko (Euskadiko Automozio Klusterra) nazioartekotze arduraduna.

Jardunaldi horretan hainbat gai sakondu dira: zergatik interesa dakiokeen enpresa britainiar bati Euskadiko automozio sektoreko balio-katea negozioak egiteko, zein euskal enpresa hartu beharko lituzketen kontuan enpresa britainiarrek, eta nolako laguntasuna ematen duten Euskadiko balio-kateak eta ekosistemak, parte-hartzaileek euren aukera potentzialak ustiatu ditzaten.

Orobat aztertu da zeintzuk diren Euskadin balioa sortzeko aukera edo nitxo egokienak enpresa britainiarrentzat eta nolako eragina izan duen Covid-19ak automozioko ekoizpenean eta salmentetan; bestalde, ezagutzera eman dira atzerriko inbertitzaileek Euskadin izandako kasu arrakastatsuak, hala nola, GKN eta Tenecco.

SPRI Taldeko arduradunak azaldu zein den Eusko Jaurlaritzak automozioko enpresa atzerritarrekin jarraitzen duen politika eta zein erraztasun eskaintzen diren Euskadin ezartzeko.

Informazio gehiago