Sibol enpresa bizkaitarrak bere jarduera hirukoiztu egin du COVID-19ren aurkako babes handiko maskara eskariari erantzuna emateko

Argitalpen-data: 

COVID-19 pandemia globalarekin gaur egun munduak bizi duen egoera apartaren aurrean, nahi gabeko protagonista bihutu da Sibol. Enpresa bizkaitarra Espainian  segurtasun goreneko maskarak ekoizten dituen bakarra da, eta Europan bakarrenetakoa gainera. Egun hauetan,  bere ekoizpen ahalmena  hirukoiztu egin du, osasun larrialdiaren aurrean babes ekipamenduen eskaera handiari aurre egiteko. 

 

Sibol Zamudion kokatutako dago, eta mota guztietako babes-ekipoak eta sistemak garatzen ditu. Hala nola, begietarako, arnasketarako, entzumenerako, antikalorikoak, etab. Bizkaiko ETE honek bere lan-modua erabat aldatu du  gaur egungo egoerari aurre egiteko, langileen ahaleginari eta barne-berrantolaketari esker. Zortzi orduko lan txanda bakarretik hiru lan txandetara pasatu dira. Gainera,14 langile berri kontratatu dituzte. 

 

Ekoizpena eguneko 24 orduetan aktibatuta dago, baina konpainiaren 3.000 m2-ko biltegian ez dago maskara-stockik. Ekoizpen guztia zuzenean ateratzen da ekoizpen lerrotik ospitaletara. Segurtasun gorenekoak dira ekoizten ari diren maskarak, FFP3 izena dutenak. Maskarak horiek birusetatik eta bakterietatik babesten gaituzte, baita hautsetik, ketik edo aerosoletatik ere. Horrela, partikulen %98a arnas sisteman sartzea oztopatzen dute. 

 

Soil-soilik farmazien datuak kontutan hartuz, maskaren eskaerak %20.000ko hazkundea  izan du, Farmaziako Banatzaileen Federazioak eman dituen datuen arabera. Sibolen, Txinan koronabirusaren lehen berriak jakin zirenetik, hainbat herrialdetako eskariak nabarmen igo dira, eta, ordutik, eskariak ez dira eten. A gripea edo ebola bezalako epidemiekin eskaria ere igo zen, baina COVID-19rekin eskaria handiagoa da, enpresaren arduradunen arabera.  Oraintxe bertan, bi hilabete baino gehiagoko itxaron-zerrenda dute.

 

Sibol duela 35 urte sortu zen Zamudion, eta, ordutik, arnasketa, ikuspena, entzumena eta berotik babesteko produktu eskaintza zabala garatu du. Estatu mailan maskara autofiltratzaileak fabrikatzen dituen enpresa bakarra da, eta Europan produktu hori eskaintzen duen gutxienetarikoa da. Ekoizpen eta biltegiratze arloez gain, Sibolek laborategi propioa du. Laborategi horretan dituen produktuekin saiakuntzak eta probak egiten dituzte, babes-mota desberdinetara bideratutako lana garatuz.

 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak koronabirusaren aurka borrokatzeko eman dituzten gomendioak jarraitzeko deiarekin bat egin du SPRIk. Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/

Informazio gehiago