Sendagaiak, guztientzat eskuragarriak, erosgarriak eta seguruak: Batzordeak Europarako Estrategia Farmazeutikoa aurkeztu du

Argitalpen-data: 

Batzordeak Europarako Estrategia Farmazeutikoa onartu du, pazienteek sendagai berritzaileak eta eskuragarriak eskura ditzaten bermatzeko, bai eta EBko industria farmazeutikoaren lehiakortasuna, gaitasun berritzailea eta iraunkortasuna sustatzeko ere. Estrategia horri esker, Europak bere farmazia-beharrak ase ahal izango ditu, baita krisialdietan ere, hornidura-kate sendoen bidez.

Estrategia — Von der Leyen presidenteak Batasunaren egoerari buruzko hitzaldian egindako deialdiarekin bat etorriz — funtsezko osagaia da Osasunaren Europar Batasun indartsuago bat eraikitzeko. Estrategia hori lagungarria izango da etorkizunerako aukerak dituen eta krisiei aurre egingo dien EBko farmazia-sistema bat ezartzeko.

Informazio gehiago