Nekazaritzako makinen parke nazionala berritzeko diru-laguntzak

Renove 2020 Planaren deialdia

Estatuko Aldizkari Ofizialak, 2020ko ekainaren 13an, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren Aginduaren laburpena argitaratu du. Agindu horren bidez, Nekazaritzako Makineria Parke Nazionala (Renove Plana) berritzeko 2020ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten da.

2020ko ekitaldirako Renove planari dagozkion laguntzen deialdian, gehieneko zenbatekoa 8.000.000 eurora arte handitzen da, eta bi lerro ezartzen dira: bat traktoreentzat eta bestea gainerako makinentzat. Traktoreak diruz laguntzeko aurrekontua 5.000.000 eurokoa da..

Eskabideak telematikoki egin ahal izango dira 2020ko irailaren 15era arte, MAPAren egoitza elektronikoaren bidez.

 

Laguntza horiek uztailaren 7ko 704/2017 Errege Dekretuan daude araututa.